2008-01-18

FREERIP TUTORIALA

Maitanek eta nik eginiko tutoriala FreeRip programarena izan da. Honen bidez cd bateko kantak beste formatu batera pasatu daitezke. Hona hemen bideoa:


2008-01-14

DENBORAZKO ANTOLAKUNTZA

Mariate Bizkarraren apunteekin jarraituz, denborazko antolakuntzaz hitz egingo dut ondoren.
Edozein mugimenduak denborako egitura bat mantentzen du. Mugimendu batek duen egitura erritmikoa aldatzen ez dugunean denbora antolatzeko dugun gaitasuna ikusten da, nahiz eta exekuzio abiadura aldatu. Pertsona bakoitzak mugimendu batean denborarekin lotutako aldagaiak aztertzeko duen gaitasuna, hau da, denboran kokatzea, iraupena sumatzea, erritmoa ulertzea, mugimenduaren aurreikuspena, abiadura desberdinen hautematea, une egokia, aukeratzea.

ANTOLAKUNTZA ESPAZIALA

Hurrengo antolakuntza espazialari buruzko informazioa Mariate Bizkarraren apunteetatik hartuta dago.

Gure gorputza eta inguruaren arteko harremanak zehaztasunez finkatzeko gaitasuna aztertzen du.

Mugimendu bat gauzatzerakoan inguratzen gaituen espazioari buruzko informazio sentsorial eta pertzeptiboaz baliatzen gara. Mezu hauek era zuzenean interpretatzen ditugun neurrian gure mugimendua espazioan behar bezala kokatzen asmatuko dugu.

Inguruko estimuluak geure gorputzeko egoerarekiko aztertzen jakin behar dugu. Espazioaren antolaketa menperatzea ezinbestekoa da, ezaguzpenezko prozeduran mugimendua irudikatu ahal izateko. Harreman espazial hauek gure gorputzarekiko konparaketatik sortzen dira.

Antolakuntza espazialaren ikaskuntza eman behar da, umeak espazio baten barruan orientatzen ikasi behar du, bai objektuen arabera, bai pertsonen arabera. Horretarako hainbat gauza ikasi behar ditu, norabideak pertzibitzen, distantziak eta interbaloak preziatzen, ibilbideak eta biadurak antzematen...

FLICKR


Flickr-en bidez beste batzuek jarritako argazkiak ikusi daitezke, edo norberarenak sarean jarri. Ondoren jakintza ikastolak sortutako argazki bildumaren link-a jarriko dizuet. Bilduma honetan ikastola horren hainbat alderdiren argazkiak agertzen dira( eraikina, estatistikak, ekintzailetza...).





Bildumak egiteko aukera dagoela ikusirik ni ere bilduma bat egiten hasi naiz



BIDEOAK

Youtube-k hainbat aukera eskeintzen dizkigu, besteek jarritako bideoak ikusteaz gain, geuk ere geureak jartzeko aukera dugu. Nik ez dut psikomotrizitatearekin zerikusia duen bideorik, baina aproba bat egin nahi izan dut eta argazki kamerarekin grabatutako bideo labur bat jarri dut. Interesgarria iruditu zait eta zuei ere animatu nahi zaituztet, zuen bideoak jartzera.
http://www.youtube.com/watch?v=TSf7ML4jdjk

2007-12-23

POWER POINT-ak

Psikomotrizitatearen inguruko hainbat aurkezpen aurki daitezke power point-ekin eginak. Hurrengo hau, http://www.slideshare.net/ -en aurkitu dut:


Nahi izanez gero, nik aproba modura jarritako power point batere aurki dezakezue helbide honetan: http://www.slideshare.net/gotzon/teknologia-berriak-210960

2007-12-08

SOIN HEZIKETAN ORDU MURRIZKETARIK EZ



Hurrengoa SOHAT-ek ( soin heziketaren aldeko taldea) egindako idazki bat da, non soin heziketaren ordu murrizketa salatzen duen:

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamenduak Oinarrizko Hezkuntza (6-16 urte artekoa) arautuko duen Euskal Curriculum Berrian Soin Heziketa arloa ia %40 murrizten da. Dekretuhonekin Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek beraien gorputz eta motore gaitasunak garatzeko, ariketa fisikoa egiteko eta ohitura osasungarriak eskuratu eta garatzeko denbora erdia izango dute.


Gorputz eta motore garapena adin hauetan ez al da ezinbestekoa umearen garapen osoaren baitan? Gure seme-alaben hezkuntza betiko arlo jakin batzuetara mugatuko al da bakarrik?Egungo gizartearen norabidea ikusita Soin Heziketak berebiziko garrantzia du, arlo hau ez baita soilik mugatzen gaitasun fisiko eta motoreak garatzera. Izan ere, ariketa fisikoa eta kirola egiteko ohiturak eskuratzeko lehendabiziko aukera eta baliabidea da, beti ere haurrak bere eta besteen gorputza ezagutuz, onartuz eta errespetatuz, aniztasuna onartzen eta baloratzen ikasiz, elkarbizitzarako baloreak (arauen errespetua, elkarlana, kooperazioa, hezkidetza...)... landuz. Hau guztia, sedentarismoa, loditasuna, anorexia, bulimia, drogomenpekotasuna, ariketa fisikoaren uzte goiztiarra, genero biolentzia... bezalako gizarte arazoei aurre egiteko.