Gaisun fisikoa garatzeko gaitasunak: indarra, malgutasuna, abiadura eta erresistentzia. Hauek bigarren hezkuntzan lantzen dira. -Oreka: gorputza jarrera batean mantentzeko gaitasuna da. Bi oreka mota bereizten dira: -Gorputz eskema: jarrera mantendu, erori gabe mugitu, objektuak maneiatu ahal izateko adar eskeletikoek burututako egokitzapena da. (Giharretako tentsio-laxatze txandaketa). Jaio berriek gihar tentsio erreflexuak dituzte. Gorputz eskema borondatezko mugimenduekin garatzen denez, eskolan estimulatu behar dugu: lauzangokako desplazamenduak, geldiketak, gorputza egoeraz aldatu mugimendua egokitzera behartuz, oreka mantendu… Gorputz eskema gaizki eratuz gero, kanpoko mundua eta pertsonen arteko harremana kaltetzen da. -Espazio-denborako egituraketak: Espazio eta denboraren arteko harremana oso estua da. Mugimenduaren analisian denbora eta espazio parametroak bereiztezinak dira, erabat elkarlotutako aldagaiak ditugu. Keinu guztiak eta desplazamendu guztiak espazioan egiten dira, baina aldi berean denboran ere. Edozein jarduera motore nahitaez eta ezin banatutako eran espazio/denborari dagokie; honela denboraren nozioa, hasiera batean, umearentzat nozio motore eta keinuzkoa da: keinu baten, desplazamendu baten edo uzkurdura baten iraupena.
Wikipedian ematen den definizioaren arabera, garapen psikomotorra psikomotrizitatean oinarritzen den mugimenduen eta zentzumenen eskuratzearen eboluzioa da, banako baten bizitzan zehar. Garapen hau oso garrantzitsua da jaioberri eta haurrarengan, bizitzaren garai horretan eskuratzeak ugariak baitira.
Haur hezkuntzan gaitasuna esaten denean trebetasun motorra zein fisikoa lantzeko baliagarriak diren gaitasunak etortzen zaizkigu gogora.
Eduki pertzeptibo-motorrak tratatzen direnean, gaitasun fisikoak eta gaitasun motorrak lantzen dira.
GAITASUN FISIKOAK
GAITASUN MOTORRAK
Gaitasun motorrak ohiturazko eta oinarrizko trebetasun eta abilezien bitartez garatuko dira, hauek direlarik: lasterketak eta ibilketak, bestelako lekualdaketak, jauziak, birak, orekak…
Gaitasun motorra garatzeko gaitasunak: Koordinazioa (dinamiko orokorra eta ataletakoa), oreka, gorputz eskema eta espazio-denborako egituraketak. Hauek haur hezkuntzan lantzen dira.
-Koordinazioa: mugimendu bat burutzerakoan giharrek modu eraginkorrez elkarren artean adosteko eta osatzeko duten gaitasuna da. Bi koordinazio mota aztertu ohi dira:
2007-11-17
GARAPEN PSIKOMOTORRA
Egilea: Gotzon Etxebarriazarraga en 7:33
Etiketak: eboluzioa, gaitasunak, garapen psikomotorra, gorputz-eskema
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario