Mostrando entradas con la etiqueta gaitasunak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gaitasunak. Mostrar todas las entradas

2007-12-02

HAURRAREN MUGITZEKO BEHARRA

Haurrak mugitzeko beharra du, bai eta ahalmena ere. Odorioz, hezkuntza sistemaren helburu nagusien artean haurraren beharrizanak asetzea eta bere gaitasunak garatzea aipatzen direnez, baiezta daiteke heziketa fisikoa arloak garrantzia handia izango duela eskolako curriculumean (Zulaika, 2000).
Haur bat hurbiletik ezagutzen duen edonork ulertuko du haurrak mugimendua berezkoa duela, ez dela kanpotik irakatsia edo sortu beharreko joera.
Haurrak mugitzeko ahalmena du eta gaitasun hau ebolizionatuz doa. Haurrak lortutako heldutasun mailak eta mugimendu arloan izandako esperientziek baldintzatuko dute bere hazkundea eta bilakaera.

IKASKETA PROZESUA

Eskolako ikasketa prozesuan zenbait trebetasun funtsezkoak dira, (irakurketa, idazketa, kalkulua), ondorengo beste zenbait gaitasun konplexuagoen oinarria baitira. ahalmen aitzindari hauek eskuratzeko prozusuan prikomotrzitateak zeresan izugarria izan du. psikomotrizisten lanari esker grafomotrizitatea eta antzeko gaitasunak arrakastaz garatu daitezkeela ikusi da.
Izan ere, kontuan hartu behar da psikomotrizitateak ondorengo eremu eta edukiak jorratzen dituela:

  • gorputz-eskema, norbere brua hobeto ezagutuz eta onartuz. Haurrak bere gorputza irudikatzen du, ez izaera estatikoz, dinamikoan baizik.
  • lateralitatea eta albotasun, (bereizketa eta menperatzailearen ezagutza),
  • gorputz eta jarreren kontrola,
  • gihar tonoa,
  • arnasketa heziketa,
  • hautemate gaitasunaren garapena,
  • espazio eta denboraren arteko antolaketa aurreratu,
  • mugimenduaren koordinazioa

Psikomotrizistek hiru alorretan lan egiten dute:

  • Heziketa psikomotorea: eskola adineko haurrentzat.
  • Birreziketa psikomotorea: izaera fisikoko arazoak dituztenentzat.
  • Terapia psikomotorea:nortasuna arloko nahasteak dituzten pertsonentzat.

2007-11-17

IKASTAROA

Bada Bergaran heziketarako psikomotrizitate praktikan formatzeko nire ustez interesgarria den bi urteko kurtsoa. Helburua heziketa arloan gaitasun profesionala lortzea da eta formakuntza honen metodologia hiru ataletan banatzen da: formakuntza pertsonala, formakuntza teorikoa eta formakuntza praktikoa.

Ikastaro honen inguruan ineresatuta bazaude helbide honetan duzu informazio gehiago:
http://www.uned.es/ca-bergara/PSICOMO/BI.htm

GARAPEN PSIKOMOTORRA


Wikipedian ematen den definizioaren arabera, garapen psikomotorra psikomotrizitatean oinarritzen den mugimenduen eta zentzumenen eskuratzearen eboluzioa da, banako baten bizitzan zehar. Garapen hau oso garrantzitsua da jaioberri eta haurrarengan, bizitzaren garai horretan eskuratzeak ugariak baitira.
Haur hezkuntzan gaitasuna esaten denean trebetasun motorra zein fisikoa lantzeko baliagarriak diren gaitasunak etortzen zaizkigu gogora.
Eduki pertzeptibo-motorrak tratatzen direnean, gaitasun fisikoak eta gaitasun motorrak lantzen dira.

GAITASUN FISIKOAK

Gaisun fisikoa garatzeko gaitasunak: indarra, malgutasuna, abiadura eta erresistentzia. Hauek bigarren hezkuntzan lantzen dira.

GAITASUN MOTORRAK
Gaitasun motorrak ohiturazko eta oinarrizko trebetasun eta abilezien bitartez garatuko dira, hauek direlarik: lasterketak eta ibilketak, bestelako lekualdaketak, jauziak, birak, orekak…
Gaitasun motorra garatzeko gaitasunak: Koordinazioa (dinamiko orokorra eta ataletakoa), oreka, gorputz eskema eta espazio-denborako egituraketak. Hauek haur hezkuntzan lantzen dira.
-Koordinazioa: mugimendu bat burutzerakoan giharrek modu eraginkorrez elkarren artean adosteko eta osatzeko duten gaitasuna da. Bi koordinazio mota aztertu ohi dira:

  • Atalkako koordinazioa: ikusmen eremua eta mugikortasun zehatzaren arteko lotura adierazten du: manipulazioak, jaurtiketak, harrerak…
  • Koordinazio dinamiko orokorra: egitura nagusiko mugimenduak, bertan gihar multzo askok parte hartzen dute: lekualdatzeak, jauziak, birak…

-Oreka: gorputza jarrera batean mantentzeko gaitasuna da. Bi oreka mota bereizten dira:

  • Estatikoa: geldirik gaudenean, egoera egonkorra, lekualdaketarik gabe, grabitate-gune sostengu oinarri parean kokatua dugu. Zutik, adibidez.
  • Dinamikoa: mugimenduan, desplazamenduan, grabitate-gunea lekuz aldatzen da. Lasterketan, adibidez.

-Gorputz eskema: jarrera mantendu, erori gabe mugitu, objektuak maneiatu ahal izateko adar eskeletikoek burututako egokitzapena da. (Giharretako tentsio-laxatze txandaketa). Jaio berriek gihar tentsio erreflexuak dituzte. Gorputz eskema borondatezko mugimenduekin garatzen denez, eskolan estimulatu behar dugu: lauzangokako desplazamenduak, geldiketak, gorputza egoeraz aldatu mugimendua egokitzera behartuz, oreka mantendu… Gorputz eskema gaizki eratuz gero, kanpoko mundua eta pertsonen arteko harremana kaltetzen da.

-Espazio-denborako egituraketak: Espazio eta denboraren arteko harremana oso estua da. Mugimenduaren analisian denbora eta espazio parametroak bereiztezinak dira, erabat elkarlotutako aldagaiak ditugu. Keinu guztiak eta desplazamendu guztiak espazioan egiten dira, baina aldi berean denboran ere. Edozein jarduera motore nahitaez eta ezin banatutako eran espazio/denborari dagokie; honela denboraren nozioa, hasiera batean, umearentzat nozio motore eta keinuzkoa da: keinu baten, desplazamendu baten edo uzkurdura baten iraupena.