2007-12-23

POWER POINT-ak

Psikomotrizitatearen inguruko hainbat aurkezpen aurki daitezke power point-ekin eginak. Hurrengo hau, http://www.slideshare.net/ -en aurkitu dut:


Nahi izanez gero, nik aproba modura jarritako power point batere aurki dezakezue helbide honetan: http://www.slideshare.net/gotzon/teknologia-berriak-210960

2007-12-08

SOIN HEZIKETAN ORDU MURRIZKETARIK EZ



Hurrengoa SOHAT-ek ( soin heziketaren aldeko taldea) egindako idazki bat da, non soin heziketaren ordu murrizketa salatzen duen:

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamenduak Oinarrizko Hezkuntza (6-16 urte artekoa) arautuko duen Euskal Curriculum Berrian Soin Heziketa arloa ia %40 murrizten da. Dekretuhonekin Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek beraien gorputz eta motore gaitasunak garatzeko, ariketa fisikoa egiteko eta ohitura osasungarriak eskuratu eta garatzeko denbora erdia izango dute.


Gorputz eta motore garapena adin hauetan ez al da ezinbestekoa umearen garapen osoaren baitan? Gure seme-alaben hezkuntza betiko arlo jakin batzuetara mugatuko al da bakarrik?Egungo gizartearen norabidea ikusita Soin Heziketak berebiziko garrantzia du, arlo hau ez baita soilik mugatzen gaitasun fisiko eta motoreak garatzera. Izan ere, ariketa fisikoa eta kirola egiteko ohiturak eskuratzeko lehendabiziko aukera eta baliabidea da, beti ere haurrak bere eta besteen gorputza ezagutuz, onartuz eta errespetatuz, aniztasuna onartzen eta baloratzen ikasiz, elkarbizitzarako baloreak (arauen errespetua, elkarlana, kooperazioa, hezkidetza...)... landuz. Hau guztia, sedentarismoa, loditasuna, anorexia, bulimia, drogomenpekotasuna, ariketa fisikoaren uzte goiztiarra, genero biolentzia... bezalako gizarte arazoei aurre egiteko.

2007-12-03

WEB INTERESGARRIAK

Blog desberdinez gain, badira sarean interesgarriak diren hainbat web. Horietako batzuen loturak jarriko dizkizuet ondoren, informazio asko eta erabilgarria ematen delako bertan psikomotrizitatearen inguruan:

Web orrialde honetan psikomotrizitatearen inguruko informazioa eskeini eta biltzen da. Bereziki interesgarria da gai honen inguruan interesa duenarentzat.





Hurrengo Web orrialde hau ordea psikomotrizitatearen eskola internazionalarena da.

2007-12-02

BIDEOAK

Psikomotrizitatearekin lotura duten bideo batzuk jarriko ditut ondoren youtube-tik artuak

http://es.youtube.com/watch?v=UG7vZ7GX0X0
Lehenengo bideo hau Zurriola ikastolan eginiko saio praktiko bat da


Bigarren bideo honetan 11 hilabeteko ume baten garapena psikomotorea ikusi daiteke:

http://es.youtube.com/watch?v=HZ6_PQvCbwI



Nik bideo bi jarri ditut bakarrik, baina hainabat daude youtube-n gaiarekin lotuak

HEZKUNTZA PROIEKTUA

Psikomotrizitatea hezkuntz proiektuaren ardetzetako bat izatera iritsi daiteke, eta horren adibidea da Antzuolako Herri Eskola. 81/82 ikasturtean hasi zuten proiektu hau eta oraindik bukatutzat ematen ez dutela adierazten dute hikhasi- ko hurrengo artikulu honetan. Artikulu hau elkarrizketa bat da eskola horretakoei egina.

HAURRAREN MUGITZEKO BEHARRA

Haurrak mugitzeko beharra du, bai eta ahalmena ere. Odorioz, hezkuntza sistemaren helburu nagusien artean haurraren beharrizanak asetzea eta bere gaitasunak garatzea aipatzen direnez, baiezta daiteke heziketa fisikoa arloak garrantzia handia izango duela eskolako curriculumean (Zulaika, 2000).
Haur bat hurbiletik ezagutzen duen edonork ulertuko du haurrak mugimendua berezkoa duela, ez dela kanpotik irakatsia edo sortu beharreko joera.
Haurrak mugitzeko ahalmena du eta gaitasun hau ebolizionatuz doa. Haurrak lortutako heldutasun mailak eta mugimendu arloan izandako esperientziek baldintzatuko dute bere hazkundea eta bilakaera.

IKASKETA PROZESUA

Eskolako ikasketa prozesuan zenbait trebetasun funtsezkoak dira, (irakurketa, idazketa, kalkulua), ondorengo beste zenbait gaitasun konplexuagoen oinarria baitira. ahalmen aitzindari hauek eskuratzeko prozusuan prikomotrzitateak zeresan izugarria izan du. psikomotrizisten lanari esker grafomotrizitatea eta antzeko gaitasunak arrakastaz garatu daitezkeela ikusi da.
Izan ere, kontuan hartu behar da psikomotrizitateak ondorengo eremu eta edukiak jorratzen dituela:

  • gorputz-eskema, norbere brua hobeto ezagutuz eta onartuz. Haurrak bere gorputza irudikatzen du, ez izaera estatikoz, dinamikoan baizik.
  • lateralitatea eta albotasun, (bereizketa eta menperatzailearen ezagutza),
  • gorputz eta jarreren kontrola,
  • gihar tonoa,
  • arnasketa heziketa,
  • hautemate gaitasunaren garapena,
  • espazio eta denboraren arteko antolaketa aurreratu,
  • mugimenduaren koordinazioa

Psikomotrizistek hiru alorretan lan egiten dute:

  • Heziketa psikomotorea: eskola adineko haurrentzat.
  • Birreziketa psikomotorea: izaera fisikoko arazoak dituztenentzat.
  • Terapia psikomotorea:nortasuna arloko nahasteak dituzten pertsonentzat.