2007-12-08

SOIN HEZIKETAN ORDU MURRIZKETARIK EZ



Hurrengoa SOHAT-ek ( soin heziketaren aldeko taldea) egindako idazki bat da, non soin heziketaren ordu murrizketa salatzen duen:

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamenduak Oinarrizko Hezkuntza (6-16 urte artekoa) arautuko duen Euskal Curriculum Berrian Soin Heziketa arloa ia %40 murrizten da. Dekretuhonekin Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek beraien gorputz eta motore gaitasunak garatzeko, ariketa fisikoa egiteko eta ohitura osasungarriak eskuratu eta garatzeko denbora erdia izango dute.


Gorputz eta motore garapena adin hauetan ez al da ezinbestekoa umearen garapen osoaren baitan? Gure seme-alaben hezkuntza betiko arlo jakin batzuetara mugatuko al da bakarrik?Egungo gizartearen norabidea ikusita Soin Heziketak berebiziko garrantzia du, arlo hau ez baita soilik mugatzen gaitasun fisiko eta motoreak garatzera. Izan ere, ariketa fisikoa eta kirola egiteko ohiturak eskuratzeko lehendabiziko aukera eta baliabidea da, beti ere haurrak bere eta besteen gorputza ezagutuz, onartuz eta errespetatuz, aniztasuna onartzen eta baloratzen ikasiz, elkarbizitzarako baloreak (arauen errespetua, elkarlana, kooperazioa, hezkidetza...)... landuz. Hau guztia, sedentarismoa, loditasuna, anorexia, bulimia, drogomenpekotasuna, ariketa fisikoaren uzte goiztiarra, genero biolentzia... bezalako gizarte arazoei aurre egiteko.

No hay comentarios: